Lehen puntua Jaka, Iztueta eta Altuna III.arentzat

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Erik Jaka, partida batean. BAIKO PILOTA

Binakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia izan da jokoan asteburuan. Peña II.ak eta Artolak ez dituzte punturik batu.

Martxan jarri da Binakako Pilota Txapelketa eta lehen puntuak banatu dira. Martxel Iztueta tolosarrak bere lehen partida jokatuko du lehen mailako txapelketan eta lehen garaipena lortu du, bere aurrelari Lasorekin 22-9 irabaziz Larrazabal eta Mariezkurrena II.ari. Iñaki Artolaren ordez jokatu zuen Larrazabalek, alegiarra lesionatuta dagoelako. Ikusgai da bigarren jardunaldirako prest egongo den. Baiko Pilota enpresako pilotarien beste partidan Erik Jaka lizartzarrak eta Imazek 22-16 irabazi zioten Jon Ander Peña tolosarrari eta Albisuri.

Aspe enpresari dagokionez, Jokin Altuna amezketarrak garaipenarekin hasi du txapelketa, Arangurenekin batera 22-13 irabaziz P. Etxeberria eta Martijari. Beste partidan, Ezkurdia-Rezusta bikoak 22-12 irabazi dio Elordi-Zabaleta bikoari.

Gabirondok irabazi, Ugartemendiak galdu

Binakako Serie B Txapelketan garaipen bat eta porrot bat izan da eskualdeko pilotarientzat. Arkaitz Gabirondo gazteluarrak Dario aurrelariarekin batera 22-17 irabazi dio Zabala-Eskuza bikoari. Bestalde, Gorka Ugartemendia alkizarrak Alberdi II.arekin batera (Agirreri ordezkatuz) 22-15 galdu zuen Bakaikoa (Larrazabal ordezkatuz) eta Salaverri II.aren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!