ATARIA-ko erredakzioan kazetaritzaren nondik norakoez zertzelada batzuk jasotzeaz gain, irrati estudioan sartu eta lehiaketa batean parte hartu dute; 17 ikasleak lehian aritu dira lau talde ezberdinetan banatuta. Galde-erantzunetan aritu dira Olaberriako ikasleak ATARIA-ko mikrofonoetan.
Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan kokatu da honako ikasle bisita.