Euskararen egunean, opari berezia lortzeko aukera

Ataria 2024ko abenduaren 3a

Euskararen egunari keinu berezia egin nahi dio Ataria-k, eta gaur harpidetzen direnak saritu egingo ditu.

Gaur Atarikide egiten diren lehen 10 pertsonek Casa Eceizako Gabonetako gozoen sorta jasoko dute opari.

Zergatik izan Atarikide?

  • Tokiko albisteak, euskaraz eta gertutik, egunero zure etxera edo pantailara iritsiko dira.
  • Zozketa esklusiboetan parte hartzeko aukera izango duzu, eta tokiko negozioekin lotutako deskontuez gozatu.
  • Onura fiskalak izango dituzu errenta aitorpenean eta publizitate eskaintzetan tratu berezia izango duzu.
  • Eta batez ere, Tolosaldeko euskarazko hedabidea bizirik mantentzen lagunduko duzu.

Zure babesa ezinbestekoa da gure ahotsak Tolosaldean ozen entzuten jarraitzeko. 

Euskararen alde zerbait egiteko prest? Babestu Ataria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!