Gabirondo eta Ugartemendia, Binakako Serie B Txapelketan

Ataria 2024ko azaroaren 27a

2025eko Binakako Serie B Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur. ASPE PELOTA

Goi mailako Binakako Serie B Txapelketa antolatu dute pilota enpresa profesionalek, lehen mailan ariko ez diren pilotari onenak sartuz.

Horien artean daude Arkaitz Gabirondo Aspeko atzelari gazteluarra eta Gorka Ugartemendia Baiko Pilotako atzelari alkizarra. Gabirondok Dariorekin jokatuko du, eta Ugartemendiak Agirrerekin. Beste bikoteak hauek izango dira: Aspetik Egiguren V.a-Bikuña, Zabala-Eskuza eta Salaberria-Gaskue, eta Baiko Pilotatik Larrazabal Salaverri II.a, Senar-Eskiroz eta Zubizarreta III.a-Morgaetxebarria. 

Sailkapen fasean hamalau jardunaldi jokatuko dituzte, bikote bakoitzak beste zazpiekin bina partida jokatuz. Lehen biak finalerdietako ligaxkan izango dira, eta beste bi postuak 3.a eta 6.a, eta 4.a eta 5.aren artean jokatuko dira. Finala, martxoaren 23an. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!