Mobilizazio ugari, gaurko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

Ataria 2024ko azaroaren 25a

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna alegia, eta eskualdean ekitaldi bat baino gehiago egingo dituzte egunean zehar.

Mobilizazio eta ekitaldiak

  • Tolosa: Elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa egingo dute eskualdeko pentsiodunek, pentsio duinak aldarrikatuz 12:00etatik aurrera. Bestalde  emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko aldarrikapena exijituko dute.
  • Tolosa: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko elkarretaratzea 12:00etan, Orixe institutuaren patioan.
  • Ikaztegieta: Emakumeen aurkako indarkeriaz jabetzeko eta salatzeko mural kolektibo bar margotuko dute 16:00etatik 18:00etara. Erabilera anitzeko gelan elkartuko dira.
  • Orendain: Elkarretaratzea 18:00etan, plazan.
  • Tolosa: Itaiak deitutako mobilizazioa 18:30ean, Trianguloatik abiatuta.
  • Asteasu: Asteasuko emakume taldearekin antolatutako mobilizazioa 18:30ean, plazan.
  • Amasa-Villabona/Zizurkil: 18:45ean Irradaka, Saski kafetegiaren kanpoaldean, eta 19:00etan giza katea eta performancea, Saski kafetegitik Villabonako plazara.
  • Amezketa: Elkarretaratzea 19:0oetan, plazan.
  • Tolosa: Tolosako Asanblada Feministak deituta Ez bazara konponbidea, arazoa zara manifestazioa 19:00etan Trianguloa plazatik abiatuta, Batumore batukada feministak girotua. Jarraian, Kantagora.
  • Irura: Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta elkarretaratzea 19:00etan, plazan.
  • Anoeta: Elkarretaratzea 19:00etan, plazan.
  • Berastegi:  Ez bazara konponbidea, arazoa zara lelopean elkarretaratzea 19:00etan, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!