Intxurrekoak irabazle Gipuzkoakoan

Ataria 2024ko azaroaren 22a

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, binakako gomazko paletako bi final, kadeteak eta jubenilak, jokatu dituzte asteburu honetan.

Kadete mailan Txulobi elkartekoak izan dira finalean, baina ezin izan diote irabazi Ilunpe elkartekoei, 16-25 galduz. Txulobiko kideak Xabat Aburuza Gorostizu, Arkaitz Zabala Olasagasti eta Markel Iraola Zabala izan dira.

Jubeniletan Intxurrek irabazi dio, 25-15, Zumaiari. Intxurreko kideak Ibai Goitia Amiano, Lander Isasti Lerma eta Gailur Elduaien Peñagarikano izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!