Errigoraren kanpaina onenetakoa izan da aurtengoa

Ataria 2024ko azaroaren 21a

Euskarari Puzka kanpaina hamaikagarrenez gauzatu du Errigorak urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, Agerreko uzta euskarari puzka! lelopean. Arduradunek esan dute aurten inoiz saskien bidez lortu den kopururik handia eskuratu dutela.

Aurtengo kanpainak azpimarra berezia jarri nahi izan du kanpainaren jatorrizko ideian, hau da, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzari bidali beharreko elkartasunean. Eta baita lortu ere; Errigoraren kanpaina onenetakoa izan da aurtengoa eta 16.000 saskiren bidez 230.000 eurotik gora bideratuko da Ager zonaldeko euskalgintzara (AEK, ikastolak, Sortzen eta Agerraldia). «Kopuru hau inoiz saskien bidez lortu den handiena da, beraz, badugu zer ospatu», esan dute. 

Ezin hobeak diren emaitza horien atzean komunitate oso baten ahalmen eta ahalegina dagoela nabarmendu dute arduradunek. «Errigoraren komunitatea osatzen duten bolondres, ekoizle eta kontsumitzaileek jarritako indarrari esker lortu dugu aurtengo kanpainaren arrakasta. Auzolanari esker soilik da hau posible».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!