Eskualdeko enpresen topaketa, etzi

Ataria 2024ko azaroaren 19a

Pasa den urteko Lehiberri Egunean hartutatuko irudia.

Ostegunean, hilak 21, Lehiberri Eguna ospatuko dute Lehiberri Zentroan networking espazio bat sortuz.

Ekitaldian Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako enpresen egoera ekonomikoa eta etorkizunaren inguruko txostena aurkeztuko du, 12:00etan. Horretaz gain, hurrengo arloetan egindako lanagatik Lehiberri aitortzak banatuko ditu eskualdeko enpresen artean:
  • Enpresa berriztatzailea
  • Talentuaren kudeaketa enpresan 
  • Enpresa ekintzailea
  • Enpresaren ibilbidea
  • Lehiberri Foroko kide berriei ongi etorria
Bukatzeko, networking espazio bat osatuko dute enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!