Hirugarren posturik ez eskualdera

Ataria 2024ko azaroaren 18a

Erik Jaka, partida batean. BAIKO PILOTA

Lau eta Erdiko Txapelketaren hirugarren postua jokatu zen atzo, eta Elordik irabazi zion Jakari. Berez, Altuna III.a eta Jakaren artekoa izan behar zuen partidak, baina amezketarrak ez zuen jokatu lesio batengatik.

Lau eta Erdiko Txapelketaren podiumaren hirugarrengo koskan eskualdeko pilotari bat izango zela ziurra zen, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida Altuna III.aren eta Jakaren arteko izan behar baitzuen. Baina amezketarrak ez zuen jokatu atzo Zumarragan egindako partida, ukondoan izandako lesio batengatik. Hori horrela, Elordik ordezkatu zuen, final-laurdenetako ligaxkan bosgarren geratu zen pilotaria.

Beraz, atzoko partidan Jaka eta Elordi aritu ziren elkarren aurka. Elordik irabazi zuen neurketa, 9-22. Elordik 18 tanto egin zituen eta 2 galdu, eta Jakak 7 tanto egin zituen eta 4 galdu. Igandean jokatuko da Lau eta Erdiko Txapelketaren finala, Laso eta P. Etxeberria artean. Finalistetako batek ezin badu jokatu, Elordi ariko da bere ordez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!