'Ataria'-k Telegram eta WhatsApp kanalak martxan ditu

Ataria 2024ko azaroaren 18a

Orain, Tolosaldeko herritarrek Ataria-ren albisteak zuzenean jasoko dituzte Telegram eta WhatsApp kanaletan. Tolosaldeko berri eta istorio interesgarrienak zuzenean eskura izateko aukera izango dute egunero.

Ataria-k hurbiltasuna eta informazioa eskura jartzeko bide berriak zabaldu ditu: Telegram eta WhatsApp kanal berriak ireki ditugu gure irakurleekin lotura estuagoa izateko.

Tolosaldeko albiste, elkarrizketa, erreportajeak eta jakin beharrekoak egunero iritsiko dira herritarren mugikorretara. Kanal hauetan sartuz, Tolosaldeko berriak gertutik ezagutuko dituzte herritarrek.

Bi kanaletako estekak behean aurkituko dituzu.

Zurekin egon nahi dugu, egunean eguneko albisteekin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!