Eki Lizaso ia podiumera igo da Europako Junior Txapelketan

Ataria 2024ko aza. 13a, 19:57

Denok Danena taldeko pultsulariek hainbat txapelketa izan dituzte orain berri, emaitza aipagarriak lortuz.

Denok Danena halterofilia taldeko pultsulariak hainbat txapelketatan egon dira murgilduta azkenaldian. Eki Lizasok Europako Junior Txapelketan hartu zuen parte Espainiako selekzioarekin azaroaren 1ean. Abiadan laugarren postua lortu zuen eta bi denboratan, berriz, bosgarren postua. «Lastima, azken egunetan gastroenteritisak jota, bere gorputz pisuan hiru kilo galduta zegoela eta txapelketara ez zela iritsi bere onenean. Egun batzuk pasatzera etorri da etxera eta izan dugu aukera berarekin egoteko berriro ere Madrilera itzuli aurretik», azaldu dute klubetik.

Bestalde, azaroaren 2an, Ekaitz Kortajarena eta Jon Kepa Kortajarena anaiak Kretan izan ziren Euskadiko Selekzioarekin eta bertan Grezia-Euskadi nazioarteko txapelketan aritu ziren altxatze lanetan. «Saio ona taldeak egin zuena eta bi anaiak ere ondo aritu ziren, marka onak eginez eta federazioen artean Euskadi txapeldun geratuz».

Egun berean Gasteizen, 15 urtez eta 17 urtez azpiko Euskadiko Teknika Txapelketa ere izan zen jokoan. 15 urtez azpiko txapelketan, emakumezkoetan taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik Kisbel Lopez izan zen bertan. Gizonezkoetan ere taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik Reda El Byad, Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Zigor Urretabizkaia izan ziren bertan. Kategoria guztietan txapelduna Reda El Byad izan zen.

17 urtez azpiko txapelketan, emakumezkoetan Gipuzkoa txapeldun gelditu zen taldeka. Danenatik Maialen Zubeldia izan zen bertan. Gizonezkoetan taldeka Gipuzkoa txapeldun gelditu zen. Danenatik Reda El Byad eta Unai Mesa izan ziren bertan.

Alebinetan, berriz, Taha El Byad taldekideak hirugarren postua lortu zuen, eta infantiletan Eneko Mesa izan zen txapelduna, eta Kisbel Lopezek hirugarren postua lortu zuen,

Larunbat honetan, hilaren 16an, Toledon (Espainia), 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa izango da jokoan eta gutxieneko marka egina duten Reda El Byad eta Unai Mesa joango dira bertara, Ekaitz Kortajarena entrenatzailearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!