Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko aza. 14a, 13:59

Biharko azala Mikel Pagadizabal umorista ezagunari eskaini dio Ataria astekariak. Telebistako azkartasunetik ihes egin, eta patxadaz ondu du Bisitaria eleberria; berarekin elkartzeko aitzakia besterik ez da izan. Ez galdu umoreaz umoretik egindako elkarrizketa.

Patxada hartzea, gauzak bere denboran eta denborarekin egitea, ideia hori bera aipatu dute hainbat protagonistek biharko Ataria-n —liburu bat idaztea, patchwork lan bat egitea, ikerketa lanak aurrera eramatea, kristalezko ezti poten baten atzean dagoen urtebeteko lana—. Beraz, irakurle, zuk beste horrenbeste egin eta lasaitasunean irakurri ostiraleko 2.059 zenbakia.

Ondorengoak ez dira falta izango azaroaren 15eko zenbakian:

  • Onintza Lasa Arteagaren iritzi zutabea.
    • Konplizitateak.
  • Eva Garmendia Bersitain jostunaren elkarrizketa.
    • «Sariak baino gehiago egindako lanaren aitortzak eman dit poza».
  • Aranzadiko Juantxo Agirre Mauleonen elkarrizketa.
    • «Unibertsitatearen eta gizartearen arteko tarte horretan dago Aranzadi».
  • Idoia Apaolazaren Psikopedagogia atala.
    • Nerabeak eta sare sozialak.
  • Ane Amundarainen Sapere Aude atala.
    • Zer da, ba, akademia?
  • Inaxio Arin eta Mattin Jauregiren Balerdipetik atala.
    • Eztia eta haren atzean dagoen lana: erlezainak azokan bueltan.
  • Beñat Zeberioren bertsoa.
    • Udazkena.
  • Imanol Artola Arretxeren iritzi zutabea.
    • Ederra da gaizki ohitzea!
  • Kuragge Kolektiboaren Begirada Grafikoa.
    • Hegaldia.
  • Dardarak album ilustratua oinarri hartuta, Belauntzako Katalinari eskainitako erreportajea.
    • Bost mendeko dardara.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!