Errigorako auzolana egin dute Ablitasen

Ataria 2024ko azaroaren 11

Errigorako komunitate guztia bildu zen larunbatean Ablitas herrian. Egun gutxi geratzen dira Euskarari Puzka kanpaina bukatzeko.

Saski ekologikoen 4.000 ale prestatu zituzten guztien artean, goiz osoko lan giroan. Horretaz gain, auzolanean zonaldeko errealitatea ezagutzeko parada ere izan zuten; Erriberako AEK, Lodosa Ikastolako eta Agerraldiko kideak izan zituzten auzolanean horretarako.

Euskarari Puzka kanpainaren azken egunetan sartuak daudenez, bertaratutako 200 lagunek Euskal Herri osora mezu argia bidali nahi izan zuten: elkartasuna biderkatzekoa. Horretarako, saskiak eskatzeko deia luzatu zieten euskaltzale guztiei. Eskaerak errigora.eus atarian egin daitezke azaroaren 14ra arte. Bertan, saski gorri, berde eta beltza eskatu daitezke, baita horiekin batera ‘Agertuz’ karta jokoa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!