Portugalgo ikasleak Tolosan

Ataria 2024ko azaroaren 7a

Herrikide ikastetxean hasiera eman diote DBH3n Erasmus+ programaren barruan martxan duten Bouger le monde proiektuari. Portugalgo Alenquer hiriko hainbat ikasle igandera arte egongo dira Tolosan.

Buru-belarri lanean hasi dira Tolosan Herrikideko eta AE Damiao De Goes ikastetxeko ikasleak. Bizimodu osasungarriak eta ingurumenaren iraunkortasunaren sentsibilizazioa ardatz hartuta, hainbat ekitaldi egiten ari dira: mendi martxa, mendi orientazioa, bertako produktuen azoka, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra, sagardoaren prozesua eskolako baratzetik hasi eta bertako sagardotegi batetik ateratzen diren botiletara iritsi arte, herri kirolak… «Hau guztia frantsesez eta ingelesez kulturen arteko ezberdintasunetatik ikasiz», esan dute. Esperientzia guztiz aberatsa izaten ari dela esan dute eta martxoan Alenquerrera joango direla gaineratu dute. «Ikasleak hezteko eta pertsona bezala hazteko balio duen esperientzia da.  Bouger le monde proiektuarekin guztion artean mundua mugitu dezagun!».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!