Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko azaroaren 7a

Biharko astekariko azala gai jartzaileek beteko dute. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa bete-betean gauden honetan, ezkutukoa den gai jartzaileen lana bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu. Ion Zalduak, Igotz Alkortak, Iker Iriartek eta Imanol Artolak marraztu digute bidea.

Ondorengoak ez dira falta izango azaroaren 8ko zenbakian:

  • Eneritz Maiz Etxarriren iritzi zutabea.
    • Bide bazterreko latak.
  • Iñaki Jimenez ultra iraupeneko korrikalariari elkarrizketa.
    • «Horrelako proba batek pertsona bere limitera eramaten du».
  • Tolosaldea Garatzenen atala.
    • IKT Astea, enpresen eta norbanakoen eskura.
  • Asier Aierberen iritzi zutabea.
    • Etxebizitza: ate itxi bat.
  • Jennifer Arevalo Da Silvaren Begirada Grafikoa.
    • Dolua.
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima Elikatuz.
    • Elikagai osagarriak.
  • Arrixku musika taldeari eskainitako erreportajea.
    • Arrixku: arrakastarako probalitateak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!