AEK-ko taldea sortu dute Ikaztegietan

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Tolosaldeko AEK euskaltegiak gogotsu ekin dio ikasturteari eta eskualdea gehiago euskalduntzeko ahaleginari. Iazko taldeek jarraitu dute eta Ikaztegietan talde berri bat sortu da.

Tolosaldean 61 ikasle dituzte eta 10 ari dira autoikaskuntzan. Pasa den ikasturtean Zizurkil, Asteasu, Anoeta eta Alegian sortu ziren taldeak eta aurten jarraitzen dute. Ikaztegietan 6 pertsonako taldea sortu dute gainera. AEK-k gogoratu ikasturtea hasita badago ere, oraindik izena eman daitekeela taldeetan lekurik gelditzen bada. Horretarako 943 59 17 04 telefono zenbakira deitu behar da edo andoain@aek.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!