55. Tolosako Abesbatza Lehiaketak arratsaldean jarraipena izango du. 16:00etan, Leidorren, polifonia eta folklore sailen barruan abestuko dute. Bihar, igandea, 11:00etan hasiko da Amaiera Ekitaldia, sari banaketarekin.
Lituania, Txina, Korea, Hegoafrika, Letonia eta Indonesiako abesbatzek ikuskizun aparta eskaini dute Leidorren. Besaulkiak jendez bete dira eta asiarrak saritu dituzte gehien euren txaloekin, batez ere Koreako World Vision Korea Children's Choir eta Indonesiako The Resonanz Children's Choir. Azken hauek, entzumenak gozatzeaz gain ikusmena ere txundituta utzi dute koreografia harrigarriekin.
55. Tolosako Abesbatza Lehiaketak arratsaldean jarraipena izango du. 16:00etan, Leidorren, polifonia eta folklore sailen barruan abestuko dute. Bihar, igandea, 11:00etan hasiko da Amaiera Ekitaldia, sari banaketarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?