Eskualdeko hainbat eta hainbat herritan denetariko jarduerak egingo dituzte bihar, Gau Beltzaren harira. Beldurrak erretzea, kalabazak hustutzea, gaztaina jatea, beldurrezko ibilbideak... Horiek eta gehiago antolatu dituzte Adunatik hasi eta Zizurkileraino.
Horien artean, ordea, bada nabarmentzeko jarduera bat, behintzat: Amezketan jendaurrean aurkeztuko dute argizariari eta haren inguruko errituei buruzko argazki liburu bat. Argitalpena elkarlanean ondu dute Joseba Urretavizcaya argazkilariak, Fernando Hualde historialariak eta Agurtzane Garmendia amezketarrak, eta herritarrei aurkeztuko diete, bihar, 19:00etan, Amezketako Pernando Amezketarra kultur etxean.
Aurkeztu eta omendu
Argizaiolen errituak bizirik jarraitzen du Amezketan, eta gordeta dituzten 115 horietatik, 112 zein baserri edo senditakoak diren identifikatzen lagundu du Garmendiak. Aurkezpena «oso berezia» izango dela aurreratu du amezketarrak, eta antzinako tradizioren bati ere egingo diote keinurik, besteak beste, luntxean. Liburua lortzeko, berriz, etzi izango da aukera: 11:15ean meza nagusia egingo dute, eta ondoren izango dira eskuragarri.
ESKUALDEKO HERRIETAKO GAU BELTZEKO EGITARAUAK
- IKAZTEGIETA
- 11:30. Kalabaza tailerra.
Kalabaza eta beharrezko tresneria norberaren esku. - Iluntzean. Baliarraingo lagunekin ospatuko dute Gau Beltza.
- 11:30. Kalabaza tailerra.
- BALIARRAIN
- 18:00. Plazan elkartu eta beldurrak errez gaztainak jan.
- 19:00. Argiak itzali eta kanpaiak jo. Jarraian. Etxez etxeko puska biltzea. 20:00. Afaria.
- 21:30. Beldur ibilbidea..
- LARRAUL
- 16:15. Eskolatik, margotuta eta mozorrotuta.
- 17:00. Haur eta nerabeentzat txokolatea elkartean.
- 18:00-19:00. Gau Beltzeko ginkana, herrian zehar plazatik abiatuta. 19:00-19:30. Beldurrak sutara, plazan.
- IBARRA
- 16:30. Kandelak sortu eta kalabazak hustutzea Balerdipeko erleen eskutik, aurpegia margotzea, eskulanak eta beldurrak idazteko txokoa.
- 18:00. Ibilbidearen hasiera. Amaieran beldurrak erretzeko aukera.
- 19:30. Talo jatea.
- ORENDAIN
- 16:30. Mozorrotzea. Plazan elkartu, Aurpegiak margotu eta kalabazak herriko txoko ezberdinetan jarriko dituzte.
- 18:00. Gaztaina jatea.
- 19:00. Herriko argiak itzaltzea. Beldurrak erretzea, kanpaikadak eta puska biltzea kasko-gaineko etxeetatik.
- 21:00. Afaria elkartean. Ondoren. Beldurrezko ibilbidea.
- ELDUAIN
- 17:00. Eskulanak, kalabaza apainketa eta mozorro festa.
- 17:30. Gaztaina jatea.
- 19:00. Altxorraren bila beldurgarria, herriko gazteek antolatua.
- IRURA
- 17:00-18:00. Gau Beltza ipuin kontaketa, Alberto Bargosen eskutik.
- 18:00-19:00. Photocall berria. Portikoan.
- 18:30. Gaztaina erreak, San Migel plazan.
- 19:00-19:30. Argazki onenaren bozka eta sari banaketa, portikoan.
- 20:00. Zezen suzkoa.
- ALEGIA
- 17:00-18:30. Haurrentzako eskulan tailerrak. HH2-HH5 bitarteko haurrentzat.
- 19:00-19:30. LHko haurrentzat mozorro prestaketa, Gaztelekuan.
- 19:30. Arimen ibilbidea, herrian zehar, ondoren, 0'0 zahagiardoa plazan.
- ALKIZA
- 17:00-18:00. Salto gela. Gau Beltzerako mozorroak prestatu eta aurpegi margotzea.
- 18:00-19:30. Gau Beltzeko ginkana herrian zehar.
- 19:30. 'Beldurrak erretzea' eta gaztaina jatea; segidan, 12-17 urte bitarteko gazteentzat afaria.
- Ondoren. Fagusen beldurrezko filma, 12-17 urte bitartekoentzat.
- ASTEASU
- 17:30. Aurpegi margotzea eta beldurrak idaztea.
- 18:30. Xanduli Manduli goxoki bilaketa.
- 19:30. Kalejira ilunpetan eta sorgin dantza.
- 20:00. Pintxoak, gaztainak eta tarta beldurgarria.
- ANOETA
- 18:30. Festaren hasiera.
- 18:45. Ipuin kontaketa. Ondoren. Beldurrak idatzi eta sutara bota. Amaitzeko. Gaztaina jatea.
- ZIZURKIL
- 19:00. Kalejira Otañotik Joxe Arregi plazara, Gaztezulokoekin batera.
Ondoren. Gaztaina jatea eta txokolatea.
- 19:00. Kalejira Otañotik Joxe Arregi plazara, Gaztezulokoekin batera.
- AMEZKETA
19:00. ‘Cera-Argizari' liburuaren aurkezpena. - ADUNA
- 19:30. Txulobitik Gau Beltzean beldurrezko ibilbidea.
- AMASA-VILLABONA
- 19:30. Beldurrezko kalejira Gaztelekutik abiatuta, Loatzo musika eskolako ikasleekin.
Ondoren. Suzko zezena, errebote plazan.
- 19:30. Beldurrezko kalejira Gaztelekutik abiatuta, Loatzo musika eskolako ikasleekin.
- TOLOSA
- 18:00. 3 tabernan kalabaza txapelketa, piñata, jolasak eta goxokiak.
- 20:00. Misteriozko kale antzerkia. Galtzaundik antolatuta.