«Denak bezala denbora libreaz gozatu nahi dugu»

Ataria 2024ko urriaren 29a

Atzegiko kidea eta aurtengo sentsibilizazio kanpainako protagonistetako bat da Lide Oria. Urtean zehar Atzegik antolatzen dituen askotariko jardueretan parte hartzen du «pozez» eta «gustura».

Aurtengo kanpaina berezia da zuretzat. Zer dela eta?

Aurtengo kanpainako protagonistetako bat naizelako eta zu bezalakoa izan nahi dudalako. Izan ere, Ni zu bezala Atzegik eta Gureak elkarlanean daramaten programa bat da, guretzako oso garrantzitsua dena denok bezala denboraz libreaz gozatu nahi dugulako, familian. Hala ere, gehien gustatzen zaiguna gure artean egotea da, eta horretarako Atzegik antolatzen dituen jarduerak ditugu.

Zein jardueratan parte hartzen duzu?

Larunbatetan Txolartera joaten naiz eta gainontzeko egunetan gimnasia, dantza eta informatika bezalakoak egiten ditut.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!