Belabietako batailaren inguruko dokumentu sorta

Ataria 2024ko azaroaren 6a

Amasa-Villabonako artxiboan eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aritu da, nagusiki Aranzadi zientzia elkartea eta honako dokumentu esanguratsu hauek topatu ditu:

Enfrentamendu militar pila izan zen Belabietan, 1873ko abenduaren 9ko batailaren aurretik eta ondoren. Hildako eta zaurituen inguruko datuak topatu dituzte, baina, baita armadak mantentzeko eskualdeko herri askotan egindako arpilatze eta lapurreten ingurukoak ere. Bortxaketak, erreketak eta bestelakoak izan ziren Belabietako batailaren eta Tolosako setioaren testuinguruan.

Ikerketa lana bukatzeko Tolosaldeko 28 herrietako udal artxibo eta udal-aktetan arakatu nahi du orain Aranzadi zientzia elkarteak.

Hona hemen orain arte topatutako dokumentuen mostra txiki bat:

1. Urkizu, Jose Antonio Arregui.
Liberalek hila, tratu txarrak eman ondoren.

 
2. Ibarra, Alargunsoro
Errepublikarrek Ibarrako Elizondo baserria erretzen ari zirela, baserriko aita oztopatzera joan eta jasotako kolpeengatik egun batzuk beranduago hil zen.

 
3. Zizurkil, hildako bederatzi karlista
Zizurkilen, Belabietako batailaren egunean baserri bat erre zuten karlista bat barruan zela.

 
4. Bidania, zaurituak eta hildakoak

 
5. Abaltzisketa, karlista bat akabatu zuten
Liberalek belarri bat moztu zioten eta Tolosara eraman, gerrako trofeoa bailitzan.

 
6. Elduain
Santa Kruz apaizaren soldadu taldeak jipoitutakoa. 
 
7. Asteasu
Santa Kruz apaizaren soldadu taldeak bahitu eta erreskatea ordaindu ondoren aske utzi zuten.
 
8. Berastegi, emakume bat preso hartu zuten
 
9. Ataun, haurdun zegoelako ez zuten emakumea fusilatu
 
10. Zizurkil, emakume bat laidoztatua
Belabietako batailaren egunean.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!