Iñaki Artolak ez du jarraituko Lau eta Erdiko Txapelketan

Ataria 2024ko urriaren 29a

Pilotariari egindako proba medikoen arabera, Alegiako aurrelariak gihar-haustura bat du ezker hankako iskiotibialetan.

Iñaki Artolak lesioa izan zuen aurreko asteburuan Zubizarreta III.aren aurkako partidan. Alegiarrari egindako erresonantzia magnetikoaren emaitzen arabera, lesio miotendinosoa du bizeps femoralaren zati luzean, eta ondorioz ez du jarraituko Lau eta Erdiko Txapelketan lehiatzen. Artolak fisioterapia-tratamendua hasiko du.

Asteburuan Erik Jaka lizartzarraren aurkako partida zuen Artolak, txapelketako final-laurdenetako hirugarren jardunaldian. Ondorioz, Jakak 22-0 irabaziko du partida hori eta finalerdietarako sailkatuta geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!