Helduei zuzendutako bertso ikastaroa antolatu du Harituzek

Ataria 2024ko urriaren 25a

Maialen Lujanbio joango da azken saiora.

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak 16 urtetik gorakoei zuzendutako bertso ikastaroa antolatu du. Lau saio izango dira.

Bertsolaritzaren nondik norakoen berri jasotzeko, bertsotan nola egiten den jakiteko edota bertsolarien lana ulertzeko moduko ikastaroa da Harituzek antolatutakoa. 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, lau saio izango dira, guztiak Tolosako kultur etxean, eta Xabat Illarregi izango da irakaslea. Saioak ostegunetan izango dira 19:30etik 21:00etara azaroaren 21etik abenduaren 12a bitarte, azken egunean Maialen Lujanbio gerturatuko da saiora. Izena emateko harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzi behar da eta 30 euro ordaindu behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!