Denok Danenakoen emaitza apartak Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2024ko urriaren 22a

Halterofiliako Gipuzkoako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketa eta teknika txapelketa izan ziren jokoan urriaren 12an Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.

Denok Danena halterofilia taldeko hainbat pultsulari izan ziren parte hartzen, eta emaitza bikainak lortu zituzten.
 
15 urtez azpiko maila, gizonezkoetan
  • 55 kiloko kategoria: Sergio Gonzalez, txapelduna.
  • 61 kiloko kategoria: Eneko Mesa, txapelduna.
  • 67 kiloko kategoria: Joel Ropero, txapelduna.
  • 73 kiloko kategoria: Mohamed Reda el Byad, txapelduna.
  • 89 kiloko kategoria: Zigor Urretabizkaia, txapelduna.
  • Kategoria guztietan marka onenak: Mohamed Reda el Byad, txapelduna; Sergio Gonzalez, bigarren; eta Eneko Mesa, hirugarren.
15 urtez azpiko maila, emakumezkoetan
  • 64 kiloko kategorian: Kisbel Lopez, bigarren.
17 urtez azpiko maila, gizonezkoetan
  • 55 kiloko kategoria: Sergio Gonzalez, bigarren.
  • 61 kiloko kategoria: Eneko Mesa, bigarren.
  • 67 kiloko kategoria: Joel Ropero, txapelduna.
  • 73 kiloko kategoria: Mohamed Reda el Byad, txapelduna; Unai Mesa, bigarren.
  • 89 kiloko kategoria: Zigor Urretabizkaia, bigarren.
  • Kategoria guztietan marka onenak: Mohamed Reda el Byad, txapelduna.
17 urtez azpiko maila, emakumezkoetan
  • 59 kiloko kategoria: Isabella Gonzalez, txapelduna.
  • 64 kiloko kategorian: Kisbel Lopez, bigarren.
Teknika txapelketa
  • Prebenjaminak: Iraitz Kortajarena, txapelduna; Laia Astibia, bigarren; Diego Dos Santos, hirugarren; Ekhi Rubiños, laugarren; eta Oxel Tolosa, bosgarren.
  • Alebinak: Mohamed Taha el Byad, hirugarren.
  • Infantilak: Eneko Mesa, txapelduna; Kisbel Lopez, hirugarren; Joel Ropero, laugarren; Olatz Rubiños, seigarren; eta Ander Rodriguez, zazpigarren.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!