Auto pilaketak N1 errepidean

Ataria 2024ko urriaren 17a

Kamioi bat gurutzatuta geratu da N1 errepideko 425 kilometroan, Legorreta parean, eta ondorioz, bi noranzkoetan auto pilaketak daude.

N1 errepidean kamioi bat gurutzatuta geratu da Legorreta parean, eta hasiera batean bi noranzkoak itxita egon badira ere, une honetan irekita daude, baina zirkulazioa motela da. Irungo noranzkoan 6 kilometroko auto pilaketak daude, eta Gasteizerako noranzkoan 5 kilometroko pilaketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!