Ur putzuak sortu dira nonahi azken orduetako prezipitazioagatik

Ataria 2024ko urriaren 17a

Atzo iluntzetik etengabe egin du euria eta ondorioz, hainbat arazo sortu dira eskualdean, batez ere, luizi eta putzuak.

Tolosako Udaltzaingoak esan duenez, herrian putzu asko sortu dira azken orduetan, baina ez dute bestelako ondoriorik izan. Estoldak trabatu egin dira eta ondorioz, leku bat baino gehiagotan ireki egin behar izan dituzte. Amasa-Villabonan egoera antzekoa dela esan dute udaltzainek. Amezketa eta Abaltzisketa bidean luizi txikiak izan dira eta ondorioz, errepidea urez eta lokatzez bete da. Amezketa eta Alegia artean ere gauza bera gertatu da. Alegian Larraitz auzoan kaleak lokatzez eta urez bete dira.

Segurtasun sailak abisu horia ezarri du 00:00ak bitarte prezipitazio iraunkorragatik.

Azken orduetako euriteek sortutako eragozpenen argazki edota bideoak badituzu, bidali ataria@ataria.eus helbidera.

Eguneratzen jarraituko dugu.

Alegiako Larraitz auzoan bart hartutako irudia. PATXI RENOBALES

Tolosako Trinkete Enparantzan bart egindako putzua. ELISABETE GABARAIN SAIZ

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!