Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko urriaren 17a

Biharko astekariak azalean Myriam Lizarralde moda estilista dakar. Artistak janzteaz gainera, moda editorialak sortzen ditu eta Tolosako denden Gogoko zerbitzuaren arduraduna da tolosarra.

Ondorengoak ez dira falta izango urriaren 18ko zenbakian:

  • Arrate Iturberen iritzi zutabea.
    • Aurrera begira.
  • Joxe Anjel Olariaga Tolosako brigadako landaldearen buruari elkarrizketa.
    • «Askotan jendeak eskertzen dizu egin duzun lana eta horrek betetzen zaitu».
  • Jon Ander Galarragaren Baso Ertzetik.
    • Azeriei xuxurlatzen zien gizona.
  • Maider Eraunzetamurgilen iritzi zutabea.
    • Leihoak.
  • Unai Mendizabal Mendiren bertsoa.
    • Eskasenei gorazarre.
  • Estreinakoz Izaro Lizarragaren Begirada Grafikoa.
    • Europa.
  • Sara Cozar aktoreari elkarrizketa Masustondoen patioa antzezlanaren harira.
    • «Erronka handia da pertsonaia protagonista jokatzea».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!