Haizeteak zuhaitz bat bota eta pertsona bat zauritu du

Ataria 2024ko urriaren 9a

Iragarri bezala haize bolada handiak izaten ari dira eskualdean. Tolosan, Asuncion Klinikaren inguruan, zuhaitz bat erori da hiru autoren gainera eta pertsona bat zauritu da.

Gipuzkoako datua eman du Segurtasun Sailak eta esan du 177 gertakari artatu behar izan dituztela, gehienak Donostia inguruan. Tolosaldean zuhaitz bat baino gehiago erori da haizetearen ondorioz, baina nabarmentzeko gertakari bakarra Tolosan izan da, Asuncion Klinikaren inguruan. Zuhaitz bat erori da hiru autoren gainera eta pertsona bat zauritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!