Tolosaldea Garatzenek sustatzen duen IKT Astearen hamaseigarren edizioa urriaren 21etik 25era ospatuko da, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzeko helburuarekin. Guztira, hamaika ikastaro eskainiko dituzte. Goizetakoak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan saltokiak izango dira hartzaile nagusiak eta arratsaldetako saioak publiko orokorrari bideratutakoak izango dira, online formatuan. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan. Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi adina saiotan eman ahal izango da izena, lehiberri@tolosaldea.eus helbidera idatziz.
Programa
- Goizak (enpresak): saio guztiak Lehiberri Zentroan izango dira.
- Urriak 21, astelehena
- 09:30-12:30 . Marketing Digitala. Zure sormen eta prozesuak indartu.
- Urriak 22, asteartea
- 09:30-12:30 . Zure enpresarako AI pertsonalizatua sortu.
- Urriak 23, asteazkena
- 09:30-12:30 . Zibersegurtasuna: indartu zure negozioaren babesa.
- Urriak 24, osteguna
- 09:30-12:30 . Business Intelligence Power BI-rekin: sinplifikatu zure enpresako datuen analisia.
- Urriak 25, ostirala
- 09:30-12:30. Hobetu zure produktibitatea eta denbora ondo erabili (Copilot, ChatGPT, Gemini..).
- Urriak 21, astelehena
- Eguerdiak (saltokiak):
- Urriak 21, astelehena, Villabonako KZ Gunean
- 14:00-16:00 . Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketin errazagoa.
- Urriak 22, asteartea, Villabonako KZ Gunean
- 14:00-16:00 . Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketin errazagoa II.
- Urriak 23, asteazkena, Oriaburu eraikinean
- 14:00-16:00 . Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketin errazagoa I.
- Urriak 24, osteguna, Oriaburu eraikinean
- 14:00-16:00. Komertzioa: Bezero arreta hobea eta marketin errazagoa II.
- Urriak 21, astelehena, Villabonako KZ Gunean
- Arratsaldeak (edonorentzat
online formatuan):
- Urriak 21, astelehena
- 17:00-19:00 . Fitness-etik haratago: IA eta Wearableak eguneroko bizitzan.
- Urriak 22, asteartea
- 17:00-19:00. Egin Aurrera ChatGPT-rekin: Adimen Artifiziala zure eguneroko bizitzan.
- Urriak 23, asteazkena
- 17:00-19:00. Turismoa: hobetu zure negozioaren produktibitatea.
- Urriak 24, osteguna
- 17:00-19:00 . Sare sozialen publizitatearen indarraz jabetzea.
- Urriak 21, astelehena