Atarikideen txokoa

Atarikideentzat zozketa esklusiboak, hilero

Ataria 2024ko urriaren 8a

'Ataria'-ko harpidedunek hilero zozketa esklusiboetan parte hartu ahal izango dute, Tolosako Topic, Leidor eta Villabonako Gurea antzokiekin lortutako akordioei esker, besteak beste.

Ikasturte honetan kultur esperientzia ezberdinak eskainiko ditugu, lortu ditugun akordioei esker. 'Ataria'-ko harpideduna bazara, Tolosako Topic eta Leidor eta Villabonako Gurea aretoekin dugun lankidetzari esker, hilero zozketa esklusiboetan parte hartu ahal izango duzu. Euskarazko filmak eta txotxongilo ikuskizunak ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu.

Ikasturtea hasi zenetik, Zinemaldirako sarrerak, bertako produktuen sortak eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatutako lehen mendi martxarako gonbidapenak ere banatu ditugu.

Adi egon hurrengo zozketei, eta ez galdu zure aukera!

Atarikidea ez baldin bazara, sartu hemen eta egin Atarikide.
Eskualdeko hedabidea babesteaz gain, papereko edizioa ikusi, deskontuez baliatu eta zozketetan parte hartu dezakezu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!