Osasunaren aldeko Euskal Itunaren bileraren atariko protesta

Ataria 2024ko urriaren 8a

OPA plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute, bihar, 09:30ean, Donostiako Biogipuzkoa OII zentroaren aurrean.

Osasun Publikoaren Alde herri mugimenduak deituta, bihar, 09:30ean, Gipuzkoako zenbait taldek, tartean, TOPA –Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde– plataformak, elkarretaratzea egingo dute Donostiako Biogipuzkoa OII zentroaren aurrean.

Osasunaren aldeko Euskal Itunerako hurrengo bileraren aurretik, zenbait puntutan ados ez daudela salatu dute:

  1. «Osasun pribatuaren interesak defendatzen dituzten patronalaren erakundeak eta unibertsitate pribatuak gonbidatzen dituzten bitartean, kanpo uzten dituzte osasun publiko baten alde duela bi urte baino gehiagotik borrokan ari garen herri-plataformak».
  2. «Dokumentua ez da osasunari buruzko benetako diagnostikoa. Ez du osasunaren ikuspegi integralik, ez ditu alderdi soziosanitarioak, lan-osasuna eta osasuna baldintzatzen duten beste arlo batzuk barne hartzen».
  3. «Eztabaidatik kanpo uzten ditu zerbitzuen pribatizazioak eta sektore pribatura desbideratutakoak, garestiagoak badira ere emaitza txarragoak ematen dituzten arren».
  4. «Ez dute asmorik plantilla handitzeko, ezta osasun publikoan gehiago inbertitzeko ere, eta are gutxiago Lehen Mailako Arreta lehenetsi eta erdigunean kokatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!