Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko urriaren 3a

Garazi Urkola Ezeiza aktore eta sortzaile billabonatarra da aste honetako protagonista. Garai oparoa bizi du Urkolak; aurpegi ezaguna bihurtuko da laster Euskal Herriko etxeetan Go!azen telesailari esker.

Berritasun bezala, Eñaut Garmendia Mendizabalen Kultur Galbahea atala jasoko du urriko lehen zenbaki honek. Kultur munduan lanean aritua da Eñaut Garmendia eta bere proposamenak medio, Tolosaldeko zein kultur ekitalditara jo jakingo dugu. Irakurri bere gomendioak!

Ondorengoak ez dira falta izango urriaren 4ko zenbakian:

  • Ane Urkola Agirrezabalaren iritzi zutabea.
    • Etsipena.
  • Joxe Mari Beraza Ganzarain mekanikariari elkarrizketa.
    • «Ez da motoa bera bakarrik, bizitzeko modu bat da».
  • Psikopedagogia Idoia Apaolazarekin.
    • «Ume 'lotsagabeak'».
  • Koldo Aldabaren iritzi zutabea.
    • Dantzan.
  • Maddi Amiano Allueren iritzi zutabea.
    • Zeru-urdin kolorekoa.
  • Eñaut Garmendia Mendizabalen Kultur galbahea.
  • L'Estaquirot txotxongilo konpainia katalanari eskainitako erreportajea, Topic-en duten erakusketa aitzaki hartuta.
    • Mende erdiko ondarea.
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!