Palestinako genozidioa salatzeko manifestaziora joateko autobusa

Ataria 2024ko irailaren 30a

Urriaren 5eko manifestazioa iragartzeko Palestinarekin Elkartasunak eskainitako prentsaurrekoa.

Palestinarekin Elkartasuna herri ekimenak deituta urriaren 5ean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Kontseilu Sozialistak. Tolosako Raku tabernan eman behar da izena.

Palestinar herriaren erresistentziarekin elkartasunezko ekimena da Palestinarekin Elkartasuna eta urriaren 5erako manifestazioa deitu du Bilbon herri palestinarra jasaten ari den genozidioa salatu eta Gazan su-etena eskatzeko. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak bat egin du ekimenarekin eta autobusa antolatu du Bilbora joateko. Tolosako Raku tabernan eman behar da izena. Autobusa 09:45ean aterako da Villabonako kiroldegitik eta 10:00etan Tolosako Santa Klaratik, eta 14:00etan itzuliko da eskualdera. «Israel Palestinaren aurka egiten ari den sarraskiak ez du etenik, eta hori gutxi balitz, gerra inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da, azken egunetan Libanon egiten ari den erasoaldian ikusi dezakegun moduan», esan du Kontseilu Sozialistak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!