Eki Lizasok hamargarren egin du Munduko Txapelketan

Ataria 2024ko irailaren 27a

Denok Danena halterofilia taldeko pultsulariak junior mailako Munduko Txapelketan parte hartu du, 96 kiloko kategorian, eta bi denboratan Espainiako marka egin du 181 kilo altxatuz.

Eki Lizasorentzat lehen esperientzia izan da maila horretako txapelketa batean, 19 urte bete berriak dituen honetan. Bere lehen munduko txapelketan hamargarrena gelditzea lortu du eta hori gutxi balitz Espainiako errekorra lortu du bi denborako modalitatean 96 kiloko pisu kategorian. 147 kilo altxa zituen abiadan eta 181 kilo bi denborakoan, guztira 328 kilo altxatuz.
 
Leonen (Espainia) lehiatu zen asteazkenean Lizaso, eta giroa ezin hobea izan zuen: familiaz gain, bere entrenatzaileak eta taldekide batzuk bertaratu ziren eta izugarrizko bultzada eman zioten, pankarta, turuta eta bestelakoak ere eraman zituztelarik. Joaterik izan ez zutenek, jarraipen zuzena egin zuten txapelketak iraun zuen bitartean, beraien indarrak hemendik bidaliaz. «Lan bikaina egin du, helburua guztiz beteta», azaldu dute Denok Danena taldetik.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!