A-15 autobia itxiko dute gaurtik igandera

Ataria 2024ko irailaren 27a

Bi noranzkoetan itxiko dute, gaurko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. 

A-15 autobia itxiko dute asteburuan, Gipuzkoako Oindolar eta Gorosmendi tuneletako obrak tarteko. Bi noranzkoetan itxiko dute, gaurko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunean itxiko dute autobia, eta Iruñerako noranzkoan Sorabillan, Andoainen. Ibilgailu astunek ezingo dute GI-2130 Tolosa eta Lekunberri arteko errepidetik ibili. Hortaz, N-1 errepidea hartu beharko dute. Obrak direla eta, bypass bat jarriko dute 2025eko udaberrira bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!