Zure iritzia jaso nahi dugu

Ataria 2024ko irailaren 27a

'Ataria'-ko komunitateko hainbat kidek Tolosako kultur etxean atzo egindako hausnarketa saioa.

Ataria-n komunitatea osatzen duzuen guztion iritzi, hausnarketa eta iradokizunak jaso nahi ditugu, eta horretarako galdetegi bat prestatu dugu. Animatu erantzutera, Ataria-ren etorkizuna elkarrekin marrazten jarraitzeko.

Ataria tokiko hedabideak 10 urtetik gorako bidea egin du eskualdeko 28 herrietako berriak komunikatzen. Horretarako, prentsa edo paperezko euskarria (egunkari eta astekaria), irratia eta interneteko ataria baliatzen dira. Momentu honetan, Ataria-ko lantaldeak beste hamarkada baterako bide-orria marraztu nahi du, Ataria-ko komunitatea osatzen duten kideekin gogoeta estrategiko parte hartzailea eginez. Bide horretan lehen geldialdia atzo egin zen; komunitateko hainbat kidek hausnarketa saioa egin zuten Tolosako kultur etxean. Baina ziur eskualdeko herritar gehiagok ere parte hartu nahi duela prozesu honetan, eta horretarako galdetegi xume bat prestatu dugu. Mesedez, anima zaitez erantzutera eta partekatu zure erantzunak zure elkarte kide, adiskide edo familia artekoekin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!