'Ataria'-k zure laguntza behar du etorkizuna marrazten jarraitzeko

Ataria 2024ko irailaren 19a

2023an 10 urte bete zituen Ataria-k eta orain etorkizuna marrazteko garaia iritsi dela erabaki dugu. Horretarako hausnarketa prozesu bat jarri nahi dugu martxan eta hori egin ahal izateko zure iritzi eta nahiak ere kontuan hartu nahi ditugu.

Lehen urratsa entzute komunitario bat egitea izango da, bertan zure ekarpenak, iritziak, ideiak… jaso nahi ditugu, ondoren forma eman eta lantzeko. Saio ireki hau irailaren 26an izango da  18:00etatik aurrera Tolosako kultur etxean, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Guztia antolatzeko, parte hartuko duzun edo ez jakin nahi dugu galdetegi honen bidez. Animatu eta parte hartu, zure ekarpena oso garrantzitsua da Ataria proiektua indartzen eta zabaltzen jarraitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!