Peña II.a, Caixabank Mastersaren finalerdietara

Ataria 2024ko irailaren 17a

Caixabank Mastersaren azken fasearen aurkezpena. BAIKO PILOTA

Peña II.a izango da Caixabank Mastersaren finalerdietan izango den eskualdeko beste pilotaria. Asteburuan playoffetako partida zuen tolosarrak Jaka lizartzarraren aurka, eta Zabaletarekin batera 22-17 irabazi zieten Jaka-Martijari Altsasun.

Nafarroa Arenak hartuko du Caixabank Mastersaren azken fasea urriko lehenengo asteburuan. Urriaren 4an, ostiralean, finalerdiak jokatuko dira, eta urriaren 6an finala. Finalerdietako jaialdia 22:15ean hasiko da eta lehen partida Peña II-Zabaleta eta P. Etxeberria-Mariezkurrena II bikoteen artekoa izango da. Ondoren, Altuna III.a amezketarrak eta Iztueta tolosarrak osatutako bikoteak Zabala-Imaz bikotea izango du aurkari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!