Billabona-Zizurkil tren geltokian hesiak jarri dituzte, trenbidea gurutzatzeko pasabidea itxiz

Ataria 2024ko irailaren 14a

Argazkia: Villabonako Udala

Zenbait erabiltzaileren kexa partekatuz, Villabonako Udalak egoera salatu du. Igogailurik ez duen Billabona-Zizurkil tren geltokian hesi horiek jartzea «ulertezina» dela adierazi du udalak, «mugikortasun arazoak dituztenek ezingo dutelako nasara heldu, Irungo norabideko trena hartzeko».

Zizurkilgo Udalarekin koordinatuta, ADIF-eko arduradunei kexa bideratuko dietela azaldu du udalak. «Bide batez, adierazi nahi dugu udal honek urteak daramatzala ADIF-i geltokia guztiz eraberritzeko eta igogailuak jartzeko eskatzen. Geltokiak gaur egun duen egoera penagarria da, oso zaharkiturik dago eta ez da inolaz ere irisgarria. Horrek pertsona askok garraio publiko hau erabiltzeko duten eskubidea urratzen du eta hori onartezina da», nabarmendu du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!