Enpresa txikiak martxan jartzeko tailerra, Lehiberrin

Ataria 2024ko irailaren 13a

Tolosaldea Garatzen garapen agentziako ekintzailetasun sailak ekintzailetza ikastaroa antolatu du irailaren 18rako, asteazkena. Gehienez, 10 lagunentzako egongo dira plazak. 

Enpresa ekimen bat abiatu, ekintzaile izan edo enpresa txikiak martxan jarri nahi dituztenei zuzendutako ikastaroa antolatu du Tolosaldea Garatzen garapen agentziako ekintzailetasun sailak. Irailaren 18an, asteazkena, izango da, Lehiberri zentroan, eta lau orduko iraupena izango du: 9:30-13:30. Gehienez, 10 lagunentzako egongo dira plazak. Izena emateko edota ikastaroaren inguruan argibide gehiago izateko, 943 654 501 telefono zenbakira deitu edo zubeldia@tolosaldea.eus helbide elektronikora mezua bidali behar da.

Honakoa izango da gaitegia:

  • Udal Izapideak
  • Foru Ogasunean izapideak
  • Gizarte Segurantzako izapideak.
  • Ziurtagiri digitalak.
  • Erabilera arrunteko dokumentuak.
  • TICKET BAI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!