Elkarretaratzeak azken erailketa matxista salatzeko

Ataria 2024ko irailaren 12a

Erailketa matxista bat salatzeko Tolosan egindako elkarretaratzeetako bat.

Emakume bat hil dute Bilboko Santutxu auzoan eta eskualdean erailketa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte.

Itaiak gaur egingo du elkarretaratzea 18:30ean, Tolosako Trianguloa plazan. Horrelakoak ez direla gertakari isolatuak esan  dute eta indarkeria matxista gainditzeko antolakuntza politiko independentea indartzea eta «arau kultural matxista borrokatuko duen jarduna lehen lerroan jartzea» beharrezkoa direla esan dute.

Mugimendu feministak, bere aldetik, bihar salatuko du erailketa Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian 18:30ean eta Anoetako plazan, 19:00etan. Larunbatean egingo du Tolosako Asanblada Feministak protesta, 12:00etan Triangulo plazan. Gogoratu du lau emakume erail dituela indarkeria matxistak 2024an Euskal Herrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!