Saiaz mankomunitateak datorren ikasturterako hainbat ikastaro prestatu ditu. Dagoeneko eman daiteke izena, eta irailaren 20a izango da horretarako azken eguna.
Antolatu dituzten jardueretako bat da ongizate emozionala eta norbere burua zaintzeko tailerrak; emozioak kudeatzeko ikastaroa izango da, Saioa Garmendiak gidatuko du eta hamabostean behin egingo dute. Beste ekimen bat izango dira Tipi-tapa paseo osasuntsuak; hilabetero eta hiru hilabetean behin egingo dituzte eta kurtso bukaeran egun pasa ere egingo dute.
Horiez gain, pilates ikastaroa ere egingo dute. Xabier Galarza fisioterapeutak gidatuko ditu saioak eta asteazkenetan izango dira. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak harremanetan jarri beharko du arduradunekin saiaz@saiaz.eus helbidera idatziz edo 943 68 11 28 eta 646 478 414 telefonoetara deituz.