Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko irailaren 12a

Biharko astekaria tokiko artista bati eskainita dago. Ostiraleko astekariko azala Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarrak izango du. Bere dantza ibilbidean atzera egin, sortzeko sena nondik datorkion ulertu eta lan berrirako aurrerapena egin dio Ataria-ri.

Aldizkariak ondorengo edukiak ere izango ditu:

  • Garbiñe Biurrunen iritzi artikulua:
    • Pablo Gonzalez Yagüe: aske eta errugabe.
  • Alegian toki izenak OpenStreetMap proiektuaren bitartez erregistratzen ari direla eta sortutako erreportajea:
    • Auzolan digitala herria mapatzeko.
  • Tolosaldea Garatzenen atala, Enplegu sailaren eskutik:
    • Enplegagarritasuna hobetzeko, Hazilan+ Lorpen.
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria atala:
    • Finantziazio publikoko proiektuak.
  • Imanol Artola Arretxe felix-en iritzi artikulua:
    • Udako bidaiaz.
  • Nekane Artolazabal Royoren iritzi artikulua:
    • Eonian.
  • Ane Zubia Harituz-eko kidearen bertsoa:
    • Martxan jarri beharko.
  • Antton Telleriari egindako elkarrizketa bere azken bakarrizketaren estreinaldiaren aurretik:
    • «Egolatriatik ere behar da oholtzara igotzean».
  • Asteburuko eskualdeko agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena Iker Ibarluzearen eskutik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!