Traktoreen IAT azterketa pasatzeko egunak

Ataria 2024ko irailaren 11

Tolosaldeko nekazaritza makinariaren ikuskapen teknikoa (IAT azterketak) egiteko aukera egongo da azaroa bitarte eskualdeko 13 herritan.

Tolosaldeko nekazaritza makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko aukera zabaldu dute. Azterketa egiteko unitate mugikorra joango da eskualdeko 13 herritara eta bertaratzeko beharrezkoa izango da, aurretik, txanda eskatzea. Azaldu dutenez, txanda hartzeko 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 zenbakia markatu behar da. Ordainketa, berriz, egunean bertan egin beharko da, esku dirutan.

[Eguneraketa]
Hasiera batean Amezketara, bigarrenez, urriaren 25ean ziren joatekoak. Data hori, ordea, atzeratu egin da eta azaroaren 8an joango dira azkenean; aurretik bezala, egun erdiz egongo dira bertan.

Hitzorduak
  • Irailak 17, asteartea: Lizartza, egun erdiz.
  • Urriak 3, osteguna: Amezketa
  • Urriak 4, ostirala: Albiztur
  • Urriak 9, asteazkena: Tolosa, egun erdiz eta Zizurkilgo Fraisoron, egun erdiz.
  • Urriak 10, osteguna: Asteasu
  • Urriak 16, asteazkena: Alegia
  • Urriak 17, osteguna: Anoeta
  • Urriak 24, osteguna: Bidania-Goiatz
  • Azaroak 6, asteazkena: Berastegi.
  • Azaroak 8, ostirala: Amezketa, egun erdiz.
  • Azaroak 19, asteartea: Belauntza
  • Azaroak 20, asteazkena: Alkiza
  • Azaroak 21, osteguna: Berastegi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!