Tolosako eta Villabonako Helduen Hezkuntza Eskolan 2024-2025 ikasturtean izena eman nahi dutenek irailaren 13ra arteko epea izango dute.
Villabonako eta Tolosako ikastetxeetan eskuragarri dagoen prestakuntza eskaintza:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH) lortzeko ikastaroak
- Atzerritarrentzat alfabetatzea eta oinarrizko hezkuntza.
- Trebakuntza digitala (informatika eta aplikazio mugikorrak)
- Helduentzako ingeleseko hasierako ikastaro bat nabarmentzen dira.
Helduen Hezkuntza Eskolak eskaintzen duen prestakuntza ofiziala eta doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, interesa dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena.
Informazio gehiago nahi duenak Tolosaldeko Helduen Hezkuntza Eskolaren webgunean izango du. Tolosako Izaskun auzoan dagoen eskolan edota Villabonako Errebote plazakoan ere izango dute informazio gehiago. 943 67 26 60 telefono zenbakian edota 12648aa@hezkuntza.net posta elektronikoan ere jaso daiteke informazioa.