Eskualdeko bost pilotari udako azken txapelketa nagusian

Ataria 2024ko irailaren 3a

San Mateo Torneoaren aurkezpena egin dute gaur. ASPE PELOTA

Irailaren 20an hasiko da aurtengo San Mateo Torneoa eta 29ko finalarekin amaituko da. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko da eta bertan eskualdeko bost pilotari ariko dira.

A multzoan izango dira Altuna III.a amezketarra eta Tolosa anoetarra bikote eginez, eta beraiekin Zabala eta Zabaleta ariko dira dira. Multzo horretako hirugarren bikotea Artola alegiarra eta Salaverri II.a izango da, eta Larrazabal eta Imaz bikotearen arteko partidaren irabazlea izango da. Hain justu, partida hori irailaren 20an jokatuko da.

B multzoan Laso eta Iztueta tolosarrak osatuko dute bikoteetako bat eta bestea Peña II.a tolosarrak eta Mariezkurrena II.ak osatuko dute. Hirugarren bikotea, Ezkurdia-Martija eta Dario-Rezusta bikoteen arteko partidaren irabazlea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!