Tolosaldea bigarren, sailkatze estropadan

Ataria 2024ko abu. 29a, 20:00

Kontxako Banderarako sailkatze estropadan zazpi txartel egon dira jokoan, eta Arraun Lagunak izan da azkarrena; Tolosaldea bigarren izan da, zazpi segundoko aldearekin.

Tolosaldeak Kontxako Banderarako sailkatzea lortu du, sailkatze estropadan 11:02ko denbora eginez. Denbora hori bigarren onena izan da, Arraun Lagunakek 10:55 egin baitu.

Bi horiez gain, Astillerok, Chapelak, Hibaikak, Kaikuk eta Oriok lortu dute sailkatzea. Beraz, Donostiarrarekin batera lehiatuko dira denboraldiko banderarik garrantzitsuena irabazteko igande honetan, irailaren 1ean, eta hurrengo igandean, irailren 8an.

Sailkatze estropada bukatu ostean, zozketa egin dute zein traineruk parte hartuko duten lehenengo txandan, eta zeintzuk izango diren bigarrenean, igandean jakiteko. Hala, Orio, Chapela, Kaiku eta Astillero izango dira lehen txandan, eta Tolosaldea, Arraun Lagunak, Hibaika eta Donostiarra bigarrenean.

Euskotren ligako sailkapen nagusian Arraun Lagunak dago lehen postuan, 127 punturekin eta bigarren dira Tolosaldekoak, 96 punturekin. Hirugarren da Orio 94 punturekin, eta laugarren Donostiarra 92rekin.

 

Sailkatze estropadako denborak:

1. Donostia Arraun Lagunak 10:55.32
2. Tolosaldea 11:02.62 (+7.30)
3. Astillero 11:06.32 (+11.00)
4. Chapela 11:07.02 (+11.70)
5. Hibaika 11:11.16 (+15.84)
6. Kaiku 11:11.68 (+16.36)
7. Orio 11:12.06 (+16.74)
8. Zumaia 11:12.90 (+17.58)
9. Hondarribia 11:14.58 (+19.26)
10. Zarautz 11:18.54 (+23.22)
11. San Juan 11:19.08 (+23.76)
12. Cabo 11:23.18 (+27.86)
13. Tiran 11:25.34 (+30.02)
14. Deustu 11:43.10 (+47.78)
15. Amegrove 11:44.88 (+49.56)
16. Ondarroa 11:46.12 (+50.80)
17. Hernani 11:46.80 (+51.48)
18. Perillo 12:02.34 (+1:07.02)
19. Rianxo 12:06.38 (+1:11.06)
20. Castro 12:39.50 (+1:44.18)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!