Udako seigarren finala jokatuko du ostiralean Altuna III.ak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 28a

Altuna III.a astelehenean jokatutako finalaurrekoan. GORKA ESTRADA

Donostia Hiria Torneoa jokatzen ari dira Atano III.a pilotalekuan. Amezketarrak Rezustarekin bikotea osatuz, Baikoko Laso-Imaz pilotarien aurka jokatuko dute finala.

Aste Nagusia Torneoko finalaren errebantxa jokatuko da ostiralean Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bilbon finala jokatu zuten lau pilotarietatik hiruk errepikatuko dute ostiralean, eta oraingoan Rezusta izango da amezketarraren bizkartzain lanetan ariko dena. Finalerako txartela, pasaden astelehenean eskuratu zuten Etxeberria-Zabaleta 22-15 menderatu ondoren. Garaipen honekin, uda honetako seigarren finala izango da amezketarrarentzat.

Ez da eskualdeko derbirik izango ostiralean

Bigarren final aurrekoan, Iñaki Artola alegiarrak jokatu zuen Mariezkurrena II.a lagun zuela. Finalerako txartela atzamar puntekin ukitu bazuten ere, partida 20-22 emaitzarekin amaitu zen Laso-Imaz bikotearen alde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!