Azken egunak gure artean

Ataria 2024ko abuztuaren 23a

Uda Tolosaldean igarotzen ari diren haur sahararrak agurtzeko festa egiten ari dira Tolosako Zerkausian.

Bederatzi haur saharar etorri dira Tolosaldera, uda bertako familietan igarotzera. Ekain amaieran iritsi ziren eta datorren astean itzuliko dira Aljerian kokatutako saharar errefuxiatuen kanpalekuetara. Itzuli aurretik, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Agur Festa antolatu du.

Tolosaldera etorri diren haurrak eta euren harrera familiak ez ezik Euskal Herriko beste herri batzuetara etorri direnak ere gerturatu dira Tolosara. Haurrentzako jolasak eta tailerrak izan dituzte festa hasteko. Ondoren, 19:00etan, ekitaldia egingo dute, eta ondoren kalejira izango da. 20:30ean herri afaria egingo dute, norberak eramandako jakiekin. Festa amaitzeko, 21:45ean hasita musika izango da, Ali Seidahen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!