Ostiralean egingo dute saharar haurrak agurtzeko festa

Ataria 2024ko abuztuaren 21a

Iazko Agur Festako une bat.

Tolosako Zerkausian izango da festa arratsaldean; haurrentzako jolasak eta tailerrak, ekitaldia, kalejira, herri afaria eta musika izango dira.

Ekain amaieran iritsi ziren Euskal Herrira saharar errefuxiatu gaztetxoak, uda bertan igarotzeko. Tolosaldean 9 haur saharar ari dira uda harrera familietan igarotzen. Bada, bi hilabeteko egonaldia ari da amaierara iristen, eta laster agur esatea egokituko zaie.

Aurretik, ordea, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Agur Festa antolatu du. Festa ostiral arratsaldean izango da, Tolosako Zerkausian. 17:00etan hasiko da, haurrentzako jolas eta tailerrekin. 19:00etan ekitaldia egingo dute, eta ondoren kalejira izango da. 20:30ean herri afaria egingo dute, norberak eramandako jakiekin. Festa amaitzeko, 21:45ean hasita musika izango da, Ali Seidahen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!