Sollube taldeko pilotariek irabazi dute XI. Bizkaia Torneoa. Atzo arratsaldean jokatu ziren finalak Bizkaia Frontoian, eta Peña II.ak lau t 'erdiko modalitatean, Lasok eta Mariezkurrenak binakako modalitatean eta Bakaikoak banakako modalitatean lortu dute garaipena.
Finala Oiz taldeko pilotariek Sollube taldeko pilotarien aurka jokatu dute. 4 1/2ko finala Ezkurdia eta Peña II.aren artekoa izan da, eta 1-3 amaitu da tolosarraren alde; Altuna III.ak eta Rezustak Laso eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatu dute binakako modalitatean, eta 0-3 amaitu da partida; buruz buruko finala, berriz, Egiguren V.ak eta Bakaikoak jokatu dute, 0-3 amaituz.
XI. Bizkaia Txapelketa ekainaren 1ean Urdulizen hasi zen, eta taldeka jokatzen den bakarra da, Bizkaiko beste hainbat menditatik izena hartzen duten sei talderekin: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere bada: banakakoa, binakakoa eta lau t 'erdikoa. Txapelketa Bizkaiko lau udalerritan jokatu da: Urduliz, Zeanuri, Mallabia eta Bilbo. Kanporaketak ekainaren 1, 14, 15 eta 16an jokatu ziren eta finala atzo jokatu zen, Bizkaia Frontoian.
Bizkaia Txapelketan 24 pilotarik hartu dute parte: Artola, Laso, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P.Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Zubizarreta III, Elezkano II, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Exposito, Salaberria, Imaz, Mariezkurrena II, Albisu, Rezusta, Zabaleta eta Martija. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; 6 pilotarik lau t 'erdikoa eta beste 6k buruz burukoa.